sábado, 22 de septiembre de 2012

Erreformen aurrean, gure hitzarmena "blindatu" behar dugu.

Gipuzkoako Aldundiak lan itunak bermatuko ditu eraikuntzan


Antzuola-Bergara lotunerako adostutako egitasmoa foru arau bihurtzea nahi du ELA sindikatuak
 
ELA eraikuntzako langileei informatzen
BERRIA 2012/09/22
Sacyr, Murias, Amenabar, Ferrovial eta Moyuak eman dute izena, beste eraikuntza enpresa askoren artean, Antzuola-Bergara lotunearen (AP-1ekin lotura) lanak egiteko lehiaketarako. Denek dakite kontratua lortuz gero Gipuzkoako Diputazioak klausula bat sinaraziko diela langileek Gipuzkoako lan hitzarmenaren baldintzak bermatuak izan ditzaten. ELA sindikatuak aldundiarekin lortutako akordioari esker gauzatuko da eraikuntzako langileen baldintzen berme klausula. Adjudikazioa lortzen duen enpresak lanetara sartzen utzi beharko die alor hortako sindikatuen gainbegiratzaileei. Gipuzkoako lan itunaren baldintzak betetzen direla frogatzera joango dira.

Lan ituna urratuz gero, adjudikatutako diru kopuruaren %10 arteko isunak jasotzen ditu akordioak, baita Diputazioarekin sinatutako akordioa haustea ere, urraketaren larritasunaren arabera.

«Borondate politikorik bada, obra publiko guztietarako berme klausulak sinatzea lortuko dugu», dio ELAk ohar batean. Hala Zapatero nola Raxoiren lan erreformen aurrean eraikuntzako langileen lan itunak «blindatu» nahi ditu ELAk, «obra publikoetan behintzat».

Bilerak aldundiarekin

Krisi egoeran lan hitzarmenen urraketak «etengabekoak» direla salatu du sindikatuak. «Eraikuntzan egiten diren lan guztietan hitzarmenen urraketak egongo lirateke, gainean egongo ez bagina». Azken lan erreforma «basatiak» eraikuntzako lan hitzarmenak ez betetzea dakar praktikan, ELAren ustez. 2013tik aurrera enpresaren barruko hitzarmenek izango dute lehentasuna, nahiz eta lurraldekoen edota estatu mailako lan hitzarmenen azpitik egon.

Egoeraren larritasunaren aurrean, ELAk Gipuzkoako Diputazioarekin izan ditu zenbait batzar. Bilera horien fruitua da Gipuzkoako Diputazioaren hurrengo lanetan, Antzuola-Bergara lotunean, langileen aldeko baldintzen klausula sartzea. Lehen urrats horrek beste hainbat beharko lituzke sindikatuaren arabera. Obra publiko guztietako kontratuetan halako berme klasula sartzea nahi du ELAK, «foru arau» bilakatuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario