ILP / LHE
Karpa ibiltaria
Eraikuntzan esplotaziorik EZ!! ILP/LHE sinatu!! |
·
Donostia
……. Martxoak 27 (10:00/18:00).
·
Eibar
………… Martxoak 28 (10:00/18:00).
·
Urretxu
………. Apirilak 3 (10:00/18:00).
·
Errenteria
…… Apirilak 7 (10:00/18:00).
Erakusketa honen
helburua, ELAk Eusko legebiltzarrean aurkeztutako LEGEGINTZAKO HERRI EKIMENA
azaltzea eta sinadurak biltzea da.
Eta zer da “ILP-LHE” delako hori.
Herritarrek
legegintzan parte hartzeko dugun modu bakarra da. Horren bidez eramaten dira
eztabaidatzera legebiltzarrera indar politikoek aintzat hartu ez dituzten gaiak
edo LHEaren bultzatzaileen ardurakoak direnak.
Aparteko
aukera da, beraz, legebiltzarrarentzat eta bertan dauden alderdientzat, hitzaldiez
haraindi joateko eta langileak ditugun lan arazoak, beren ardura, kezka eta
eman beharreko pausoak benetan erakusteko.
- Enplegua
mantentzeko.
- Lan-hitzarmenak
bete daitezen behartzeko.
- Enpresen ez
betetzeak zigortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario